Gaur ez dugu musikari buruz hitz egingo, berri oso garrantzitsu bat baizik.
Ipar Koreak helmen laburreko bi misil jaurti zituen atzo goizean, iturri ofizialak aipatuta herrialde hartako Yonhap agentzia publikoak jakinarazi zuenez.
Herenegun, Piongiangek bere bigarren ariketa nuklearra egin zuen (lehenengoa 2006koa da) eta ondoren helmen laburreko hiru misil jaurti zituen.
"Iparrak kolpe militar mehatxuekin jarraitzen du", adierazi du bere izena ezagutarazi nahi izan ez duen agintari hegokorear batek. Halaber, ez du zehaztu nahi izan ondoz ondoan duten herrialdearen ariketak entsegu militarrak diren.
Hego Koreak uste du Piongiangek helmen laburreko 800 misil eta helmen luzeko "Taepodong" misil batzuk dituela. Azken horietako bat 2006an jaurti zuen.
Atzo, NBEren Segurtasun Kontseiluak gaitzetsi egin zuen Ipar Korearen proba nuklearra, eta isun edota zigor gehiago ezartzea aztertuko duela aurreratu zuen.
YOIGO: Whatsapp para BADA - Samsung Wave
Hace 13 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario