miércoles, 13 de mayo de 2009

finala ikusteko pantaien kokapena eta jarduerak

Santutxu:
Artsuaga aldapan 3 pantaila erraldoi. Animazioa 14:00etan hasiko da lorategien ondoan paella bat eginez. Gainera, 18:00etan mahai-futbol txapelketa antolatuko da eta 18:30etan parrillada. Santutxu Merkatarien Elkarteak antolatzen du

Plaza Barria:
Bilbao Zaharreko eta Erriberako Merkatarien Elkarteak LED pantaila erraldoia (araztasun handikoa eta 12 m2-koa) jarriko dute Euskaltzaindiaren balkoiaren azpian. Haurrentzako hainbat tailerrek (17:00etatik aurrera), 20:00etan egingo den oilasko dastatzeaz gain, partidua hasi aurreko orduak animatuko dituzte

EITB Eraikina:
ETBk pantaila erraldoia jarriko du EITB eraikinaren fatxadan. Gainera, inguruetan Coca Cola, Eusko Label eta Heineken txosna hiru egongo dira

Guridi Musikariaren plaza:
‘Peña Trauko Athletic Club de Bilbao’-k inguruko zaleei partidua Guridi Musikariaren plazan, Etxebarria parkearen ondoan, gozatzeko aukera ematen die. 2,40 X 2,00 m-ko pantaila haurrentzako jokoen ondoan jarriko da
Errekaldeko areto-futboleko zelaia Errekaldeko Merkatarien Elkarteak pantaila bat jarriko du auzokideentzat. 20:00etatik aurrera giroa berotuko da Athleticen himnoez

San Mames:
BBKk 6 pantaila jarri ditu San Mamesen, zaleek goza dezaten. 19:45etan zelaikoa teak irekiko dira bertaratuek hiru musika-emanaldiz goza dezaten: Patxi González (lehoiei animatzeko abestiez), El Mentón de Fogarty eta La Mala Rodríguez

Casilla:
Bilbao Kirolak, la Fundación Athletic Club Fundazioak eta Telefónicak finala emango dute bi pantaila erraldoitatik (bata kanpoan eta bestea pabiloiaren barruan). Itxaronaldirako, denentzako ekintza-programa sendoa prestatu dute: 10:00etan puzgarriak, futbol-zelai txikitxo bat, globoflexia eta musika eta bideo emanaldiak; 11:00etan karaokea Athleticen himnoaz; 12:00 Futbol Freestyle; 15:30etan, nostalgikoenek 1984ko Finaleko partidua gogoratu ahalko dute, musikaz gozatzean ahiago dutenentzat hiru emanald izango direlarik: ‘El Hombre del Tiempo’ 17:00etan, Fanfarria Turutarra 17:45etan eta The Bon Scott Band 19:30etan. Pabilioiko ateak 20:00etan irekiko dira eta animazioa egongo da partidua hasi arte

Egaña kalea:
Kalamua Ostalaritzak pantaila erraldoia jarriko du Egaña kalean

Garcia Rivero kalea:
Indautxuko bizilagunek bi pantaila erraldoi izango dituzte Garcia Riverok alean (bata Poza Lizentziatuaren izkinan eta bestea Rodriguez Ariasen izkinan). Gainera, 12:30etan eta 19:30etan fanfarreen emanaldiak izango dira eta 18:30eatik aurrera haurrentzako hainbat tailer hasiko dira. Garcia Rivero Ostalariek antolatzen dute

Areatza:
Bi pantaila erraldoi Areatzan, haurrentzako jokoak eta txosna mugikor bat dira BBVAk asteazken honetarako prestatu dituen intereseko ekimen batzuk. Guzti horrez gain, ‘los Lunnis’-en emanaldia (18:30etan) eta OTren eta Melendiren kontzertuak (19:50etatik aurrera) izango dira

Funikular plaza:
Salbatzaile Dantza Taldea kaskotariko musika-animazioa (txistulariak, fanfarrea eta trikitixak) prestatu du 20:30etatik aurrera. Partidu pantaila erraldoi baten bidez ikusi ahalko da

No hay comentarios:

Publicar un comentario